Skip to main content

ASOCEX

2010/08 Zizur Nagusiko Udala (2008)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2010/08 Zizur Nagusiko Udala (2008) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Zizur Nagusiko Udalaren 2008ko fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera aztertzen ditu.
Zizur Nagusiko Udalak 13.340 biztanle ditu eta Udalaz gain beste hiru udal erakunde daude: Musika Eskola, Kultur Patronatua eta Ardoi Kirol Patronatua.
Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, Zizur Nagusiko Udalak 15 milioi euro gastatu eta 16,8 bildu zituen.
Gastuetan garrantzitsuenak inbertsioak, ohiko ondasunen erosketa eta langileriarenak izan ziren: 5, 4,9 eta 4,5 milioi, hurrenez hurren.ohiko ondasun eta zerbitzuak dira: 4 milioi.
Dirusarrerei dagokienez, kapital transferentziak dira garrantzitsuenak: 9,4 milioi. Zuzeneko zerga eta tasen bitartez, berriz, 5,3 milioi lortu ziren.
Comptos Ganberak dioenez, Udalak aurkezturiko aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu ekonomia jarduera eta baita aurrekontu egoera ere. Balantze egoera ere ondare egoeraren isla da. Hala ere, gai horretan salbuespen bat dago, ondasun zerrenda gaurkotu gabe dagoelako.
Legezkotasunaren azterketa ere Udalaren aldekoa da, haren ekonomia jardueran legedia bete egiten delako.
Comptos Ganberak azpimarratzen duenez, Zizur Nagusiko Udalaren finantza egoera oso ona da, epe luzerako zorrik ez izateaz gain, diruzaintzako gerakin handia duelako: 33,5 milioi. Dirutza hori Ardoi sektorearen hirigintza garapenaren ondorioa da.
Comptos Ganberak gomendio batzuk eman dizkie Zizur Nagusiko udalako arduradunei, finantza kudeaketa hobetzen segi dezaten, horien artean ondasun zerrenda eta lurzoruaren erregistroa egitea.