Skip to main content

ASOCEX

2011/05 Antsoaingo Udala (2009)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2011/05 Antsoaingo Udala (2009) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Antsoaingo Udalari buruzko 2009ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta Udalaren eta haren erakunde autonomoaren finantza-egoera. Antsoaingo Udalaren patronatu bakarra kirolo eta kultur arloaz arduratzen den Gazte-Berria da. Izan ere, euskara sustatzeko beste bat bazuen ere, 2009an desagertu eta udal zerbitzu bihurtu zen.

Comptos Ganberak ontzat ematen du udalak aurkezturiko kontu orokorra, gastu, diru-sarrera eta ondare egoera egoki islatzen duelako. Salbuespen bakarra ondasun-zerrenda da, gaurkotu gabe dagoelako. Legezkotasunari dagokionez, iritzia ere udalaren aldekoa da, ekonomia jarduera indarrean dagoen legediaren arabera egiten baita.k


Txostenak dioenez, Antsoaingo Udalaren gastuak 11,6 milioi euro izan ziren eta diru-sarrerak, berriz, 10,5 milioi. Ohiko gastu eta zerbitzuek sortu zuten gastu handiena: 4 milioi. Langilerian 3,4 milioi gastatu ziren, eta inbertsioetan ere beste horrenbeste.

Diru-sarrerei dagokienez, transferentzien bidez 6 milioi lortu ziren. Zuzeneko zergek 2 milioi eman zuten, eta tasa eta prezio publikoei esker lorturikoa ere antzekoa izan zen.

Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastuak berdintsuak izan ziren. Diru-sarrerak, ordea, jaitsi egin ziren: %18. Jaitsieraren arrazoia eraikuntza sektorearen krisia izan zen. Horren ondorioz, ohiko diru-sarrerak ez ziren aski izan gastuei aurre egiteko, eta horrek ia milioi euroko defizita sortu zuen. Udalak zuen diruzaintzako gerakikaren zati erabili zuen defizita finantzatzeko.

Antsoaingo Udalaren epe luzerako zorra 1,9 milioikoa da. Diruzaintzako gerakina, ordea, handiagoa da: 4,6 milioi. Comptos Ganberaren aburuz, Antsoaingo Udalak neurriak hartu behar ditu gastua gutxitzeko eta diru-iturriak handitzeko, diru-sarrera eta gastuen arteko oreka ziurtatzeko.