Skip to main content

ASOCEX

2008/24 Atarrabiako Udala (2006)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2008/24 Atarrabiako Udala (2006) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Atarrabiako Udalaren 2006ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza egoera.

Txostenak dioenez, Atarrabiako Udalak 8,1 milioi euro gastatu eta 8,3 milioi bildu zituen 2006eko ekitaldian.

Dirusarreretan bi nabarmen daitezke: ohiko transferentziak (3,7 milioi) eta zuzeneko zergak (2,7 milioi). Gastuei dagokienez, 106 udal langileen soldatak dira handienak: 4 milioi. Ohiko ondasun eta zerbitzuetan 1,8 milioi gastatu ziren eta inbertsioetan 1,4 milioi.

Txostenak aurrekontu kitapena aztertuta hauxe dio: ongi islatzen dituela urteko ekonomia jarduera eta baita 2006ko abenduaren 31ko aurrekontu egoera ere. Hala ere, bada salbuespen bat: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda, hain zuzen.

Legezkotasunari dagokionez, txotenak dio Atarrabiako Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten duela.

Atarrabiako Udalak 250.000 eurko superabita zuen 2006ko ekitaldia amaitzean. Diruzaintzako gerakina 1,4 milioikoa zen eta zorra, berriz, 3,8 milioikoa, aurreko urtetako inbertsioetara bideratuta. Atarrabiako Udalaren epe luzerako zorra %6,4 da eta haren zor muga, berriz, %18.

Azken urteotako txostenetan eginiko gomendioetako bat bete egin du Udalak. Izan ere, Kirol Patronatua desegin eta udal zerbitzu bihurtzea erabaki zuen.

Betetzeko dauden beste gomendio batzuk honakoak dira: ondasun zerrenda gaurkotu eta ibilgetuaren saldoak aztertzeaz gain, Udalak datu ekonomiko nagusiak bilduko dituen memoria egin beharko luke.