Skip to main content

ASOCEX

2008/25 Berriozarko Udala (2006)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2008/25 Berriozarko Udala (2006) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Berriozarko Udalaren 2006ko fiskalizazio txostena kaleratu du. Bertan aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza-egoera aztertzen dira.

Txostenak dioenez, azterturiko ekitaldian udalak 5,7 milioi euro gastatu zituen eta ekitaldiaren amaieran 300.000 euroko superabita izan zuen.

Aurrekontu kitapenaren arabera, langileria gastuak dira handienak: 2,4 milioi euro. Ondoren ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketa dago: 1,8 milioi.

Dirusarrerei dagokienez, ohiko transferentziak 2,5 miliokoak izan ziren, zerga bidez lorturiko dirutzaren parekoa.

Aurrekontu kitapena azterturik, Comptos Ganberaren iritzia aldekoa da, egoki islatzen baititu eginiko jarduera eta aurrekontu egoera. Egoera balantzeak ere ongi islatzen du finantza-egoera eta legezkotasunaren gaineko azterketa ere aldekoa da, Berriozarko Udalak indarrean dagoen legedia betetzen duelako.

Finantza-egoerari dagokionez, epe luzerako zorra 1,7 milioikoa zen 2006ko amaieran. Diruzaintzako gerakina 500.000 eurokoa zen.

Txostenak gomendio batzuk ematen ditu kudeaketa hobetzen segitzeko, aurrekontu, kontrazioa, inbertsio eta hirigintza arloetan.