Skip to main content

ASOCEX

2009/12 Baztango Udala (2007)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2009/12 Baztango Udala (2007) ()

Comptos Ganberak 15 herrialdetan banaturiko 7.847 biztanle dituen Baztango Udalaren fiskalizazioa egin du 2007ko ekitaldirako. Baztanek antolamendu administratibo tradizionala mantentzen du, Udalak, Bailarako Batzorde Nagusiak eta hamabost herrietako batzarrek osatutakoa.

2007 ekitaldiko Udaleko kontu-orokorrak, sarreren eta gastuen aurrekontuen likidazioaren eta ondare-ekonomikoaren egoeraren irudi zehatza adierazten du alderdi guztietan, 1989 urtetik datorren inbentarioaz aparte eta Udal-jabetasuna duten Joaquin De Iriarte zahar eta erretiratuen egoitza eta Baztan Ikastola diren bere erakunde autonomoekin orri bateratua ez presentatzeaz aparte.

Legezkotasunaren alorrean, Udalaren jarduera ekonomiko-finantzarioa indarrean dagoen legeria errespetatuz burutzen da, nahiz eta administrazio-kontratazioaren alorrean zenbait salbuespen aipatzen diren.

Gaur egun ebatzi gabe dauden Toki-administrazioak administrazioarekiko auzibidearen aurrean ihardetsitako kontratazio-espedienteak berrikusi ez direla ere aipatzen da.

2007ko ekitaldian Udalak 11,5 milioi euro gastatu eta 12,5 milioi euro irabazi zituen. Kopuru honi zahar eta erretiratuen egoitzak eta ikastolak irabazitako 2,5 eta 3 milioi euro gehitu egin behar zaizkio.

Ekitaldiaren itxieran Baztango Udalaren zorra 4,5 milioi eurokoa zen, zorpetzeko ahalbidea zuelarik, limitea ehuneko 23an baitzeukan eta zorpetze maila erreala baxuagoa baitzen.

Txostenak, Udalaren prozedurak hobetzeko beharrezkotzat jotzen diren gomendio, iruzkin eta burutzapenak biltzen ditu.