Skip to main content

ASOCEX

2010/10 2007ko Administrazioari buruzko txostena

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2010/10 2007ko Administrazioari buruzko txostena ()

Nafarroako Comptos Ganberak tokiko sektoreari buruzko txostena kaleratu du. Txostenak udal eta gainerako toki erakundeen egoera aztertzen ditu. Datu guztiak 2007ekoak dira.

 

Txostenak ematen dituen datuen arabera, Nafarroan 817 udal erakunde daude: 272 udal, 353 kontzeju, 67 mankomunitate, 14 udal elkarte, 10 partzuergo, 79 erakunde autonomo, 29 udal enpresa.  

 

Azken urteotan behin eta berriz egin duen bezala, Comptos Ganberak Nafarroako udal administrazioaren eredua gaurkotzeko beharra azpimarratzen du. Txostenak gogoratzen duenez, Nafarroako Gobernuak 2008an udal administrazioaren egoeraz aurkezturiko txostenean ere konklusio bera nabarmendu zuen.  

 

Udal erakundeen finantza egoerari dagokionez, dirusarrerak 1.086 milioikoak izan ziren eta gastuak, berriz, 1.151 milioi. Dirusarrera nagusiak transferentzietatik datoz: %77. Zergen bitartez %19 lortu zen eta beste %17 ondasun salmenta eta ondare bidezko sarrerei esker lortu ziren.

 

Gastuei dagokienez, nagusiak honakoak dira: inbertsioak (534 milioi), ohiko ondasunen erosketa (238 milioi) eta langileria (230 milioi).

 

Comptos Ganberak udal kudeaketa hobetzeko gomendio batzuk ematen ditu. Udal administrazioaren eredua aldatu beharraz gain, beste bi aipatzen ditu: udal eta haren erakunde autonomoen balantzen baterakuntza egitea, eta udalen kontu sistema kontabilitatearen plan orokorrera egokitzea.