Skip to main content

ASOCEX

2010/11 Atarrabiako Udala (2008)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2010/11 Atarrabiako Udala (2008) ()
Nafarroako Comptos Ganberak Atarrabiako Udalaren 2008ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza egoera.
Txostenak dioenez, Atarrabiako Udalak 10,9 milioi euro gastatu eta 9,5 milioi bildu zituen 2008ko ekitaldian.
Ohiko gastuak %67 dira, eta %8 handitu ziren aurreko urteko datuekin alderatuz. Ohiko gastuetan langileriarenak dira nagusiak: 4,3 milioi. Ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketetan 2,3 milioi gastatu ziren, eta inbertsioetan 3,2 milioi.
Dirusarreretan bi nabarmen daitezke: ohiko transferentziak (4,1 milioi) eta zuzeneko zergak (2 milioi).
Udalak aurkezturiko aurrekontu kitapenak, oro har, ongi islatzen ditu urteko ekonomia jarduera eta baita 2008ko abenduaren 31ko aurrekontu egoera ere. Hala ere, pare bat salbuespen aipatzen dira: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda eta gaizki egotzitako mailegu bat eta udal zerga bat.