Skip to main content

ASOCEX

2009/23 Lizarrako Udala (2007)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2009/23 Lizarrako Udala (2007) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Lizarrako Udalaren 2007ko fiskalizazio txotena kaleratu du. Txostenak dioenez, Udalaren dirusarrerak 20 milioikoak izan ziren eta gastuak, berriz, 17 milioi euro, Julian Romano Musika Eskolaren datuak ere kontuan hartuz.

Udalak aurkezturiko kontu orokorrak ongi islatzen ditu udal ondarea, finantza egoera eta aurrekontuaren kitapena. Salbuespen bakarra ondasun zerrenda da, 1995etik gaurkotu gabe baitago.

Legezkotasunaren gaineko azterketa ere udalaren aldekoa da, haren ekonomia jardueran legea bete egiten baitu.

Finantza egoerari dagokionez, aipatzekoa da urte amaierako emaitza positiboa izan zela: 1,1 milioiko superabita. Bestalde, urte amiaerako diruzaintzako gerakina ere kontuan hartzekoa zen: 3,3 milioi. Beraz, Udalak bazuen nahiko diru hurrengo urteko gastuei aurre egiteko bazuen.

Epe luzerako zorra 7,3 milioikoa zen. Zor maila %2,7 zuen, zor mugatik (%16) urrun.