Skip to main content

ASOCEX

2010/13 Berriozarko Udala (2008)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2010/13 Berriozarko Udala (2008) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Berriozarko Udalaren 2008ko fiskalizazio txostena kaleratu du. Bertan aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza-egoera aztertzen dira.
Txostenak dioenez, azterturiko ekitaldian udalak 9,7 milioi euro gastatu zituen eta 8,7 milioi bildu. Hala ere, aurrekontu-emaitza doituak 1,1 milioiko superabita eman zuen.
Gastu nagusiak honakoak izan ziren: inbertsioak (3,6 milioi), langileria (3,1 milioi) eta ohiko ondasun eta zerbitzuak (2,1 milioi). Inbertsioetan nagusia herriko udaletxea da. 2006an esleituriko obra lanetan 2,1 milioi gastatu ziren duela bi urte.
Dirusarrerei dagokienez, zergen bidez 3 milioi lortu ziren, eta ohiko transferentziei esker ere antzeko zenbatekoa. Udal-tasek eta kapital-transferentziek milioi bana euro eman zuten.
Comptos Ganberak dioenez, udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu eginiko jarduera eta aurrekontu egoera. Egoera balantzeak ere ongi islatzen du finantza-egoera eta legezkotasunaren gaineko azterketa ere aldekoa da, Berriozarko Udalak indarrean dagoen legedia betetzen duelako.
Finantza-egoerari dagokionez, Udalaren likidezia handia azpimarratzen da, udal-lursailen salmentari esker lortua. Zorpetze maila txikia da (%1), zorpetze muga %24koa den bitartean. Udalak lortzen dituen diru-sarrerak ohiko gastuak baino handiagoak dira, batez ere hirigintzatik datozen sarrerei esker.
Txostenak kudeaketaren arlo batzuk hobetzen segitzeko gomendio batzuk ematen ditu, horietako bat diru-laguntzen arautegia onartu beharra.