Skip to main content

ASOCEX

2008/29 Herriberriko Udala (2006)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2008/29 Herriberriko Udala (2006) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Herriberriko Udalaren 2006ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: kontu orokorra, aurrekontu kitapena, legezkotasuna eta Udalaren finantza egoera. Herriberriko Udalak erakunde autonomo bat dauka: Kirol Patronatua.

Udalaren kontu orokorra aztertuta, txostenak bi akats aipatzen ditu: batetik, ondasun zerrenda gaurkotu gabe dagoela eta, bestetik, Udalak ez dituela kontu bateratuak eta dokumentu bakar batean aurkezten, alegia, Udalarenak eta erakunde autonomoarenak. Bi kontuok alde batera utzita, kontu orokorrak ongi islatzen ditu aurrekontu kitapena, ondare egoera eta urteko eragiketen emaitzak.

Legezkotasunari dagokonez, Herriberriko Udalaren finantza jarduerak legedia bete egiten duela dio txostenak.

Azkenik, txostenak Udalaren finantza egoera aztertzen du. Aipatzekoa da 2006ko amaieran Udalak 290.000 euroko superabita izan zuela. Epe luzerako zorra milioi bat zen. Beraz, Udalaren zor maila txikia da.

Udalaren dirusarrera nagusiak ohiko transferentziak eta zuzeneko zergak izan ziren: %27 eta %23, hurrenez hurren. Gastuei dagokienez, inbertsioek %38 egin zuten eta 40 udal langileen soldatetan %31 gastatu zen.