Skip to main content

ASOCEX

2012/17 Nafarroako Kontseilua (2011)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2012/17 Nafarroako Kontseilua (2011) ()

Kontuen Ganberak Nafarroako Kontseiluaren kontuei buruzko txostena kaleratu du. Bertan aurrekontu kitapena, finantza-egoera eta legezkotasuna aztertzen dira.

Nafarroako Kontseilua gure lurraldeko aholku-emaile gorena da. Zazpi kidek osatzen dute. Horietako bost Parlamentuak aukeratzen ditu, eta beste biak Gobernuak. Beste antzeko erakundeetako kideak profesionalak badira ere, Nafarroan bestelako eredu baten aldeko apustua egin zen, kideek ordain-sariak kobratzen baitituzte bileretara joateagatik. Kontseiluko plantila organikoan bi lanpostu daude: legelaria eta idazkaria. 2010ean Foru Hobekuntza aldatu eta bertan erakundearen aipamena egitea onartu zenetik, goreneko maila aitortu zitzaion.

Txostenak dioenez, Nafarroako Kontseiluak 558.000 euroko gastua aurreikusia bazuen ere, 330.000 euro gastatu zituen. Langileria gastuak 127.000 euro izan ziren eta gainerakoa ohiko zerbitzu eta ondasunen erosketari dagokio.

Kontseiluak 44 txosten egin zituen iaz. Gehienak lege arautegi edo lege aldaketei buruzkoak. Ordain-sarien gainekoak ere ugariak izan ziren, eta badira beste batzuk Nafarroako hitzarmen edo kooperazio egitasmoak aztertu zituztenak.

Kontuen Ganberak dioenez, kontseiluaren aurrekontu-kitapenak ongi islatzen du urteko jarduera. Egoera balantzeak eta emaitza-kontuak ere ongi islatzen dute erakundearen finantza egoera, eta baita 2011ko abenduaren 31ko emaitza ere. Legezkotasunari dagokionez, erakundearen ekonomia jarduera legediaren araberakoa da.