Skip to main content

ASOCEX

2011/38 Tuterako Udala (2010)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2011/38 Tuterako Udala (2010) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak Tuterako Udalaren 2010eko fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu-betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza-egoera. Tuterako Udalak bi erakunde autonomo ditu: Uren Udal Batzordea eta Castel Ruiz Kultur etxea. Azken hau enpresa publika bihurtu zen iaz.

Txostenak emaniko datuen arabera, iazko gastuak 45 milioikoak izan ziren eta diru-sarrerak, berriz, 57 milioi.

Gastuak %12 murriztu ziren aurreko urteko datuekin alderatuz. Diru-sarrerak, ordea, handitu egin ziren, %6, hain zuzen. Gastu nagusiak honakoak izan ziren: Ohiko gastuak (%38), langileria (%36) eta inbertsioak (%22). Aipatzekoa da aurreikusiriko inbertsioak oso handiak zirela (35 milioi), baina 528 besterik ez zen egin. Diru-sarrerei dagokienez, zerga eta transferentziak dira iturri nagisiak, %36na baitute. Beste %21 zorra hartuz eskuratu zen.

Kontu orokorra azterturik, Comptos Ganberak dio gastu zein dirusarreren kitapena, ondare egoera eta eragikiten emaitzak ongi islatzen dituela. Dena den, datu horiek ikusita ez dago batere garbi Udala inbertsioek sorturiko gastuei aurre egiteko gai izanen ote den.

Izan ere, Tuterako Udalaren finantza egoerak txarrera egin du nabarmen azken hiru urteotan. Eta iazko ekitaldian datuak zerbait hobetu baziren ere, egoera zaila da, diruzaintzako gerakin negativo handia duelako (3,6 milioi) eta zorra 45 milioikoa delako. Txostenak azpimarratzen duenez, udalaren zorra 11 milioitan handitu da azken urtean.

Kontuen Ganberak gastuak murriztu eta diru-sarrerak handitzeko ahalegina egiteko eskatzen dio udalari. Bestalde, tarifak zerbitzuen kostura egokitzeko beharra azpimarratzen du. Azkenik, langileriaren gastuak kontrolatu, inbertsioetan lehentasuna zeintzuk duten argi erabaki eta diru-laguntza sistema ongi aztertzeko gomendio ematen dio.