Skip to main content

ASOCEX

2012/39 Etxe babestuen moduluari buruzkoa (2005-2012)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2012/39 Etxe babestuen moduluari buruzkoa (2005-2012) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak etxe babestuen moduluari buruzko txostena kaleratu du. Txostenaren helburua zen moduluaren eboluzioa aztertzea eta merkatu-kostuen araberakoa ote den jakitea. Eskaera Ezkerra talde parlamentarioak egin zuen.

Nafarroako Gobernuak finkatzen duen moduluak etxebizitza babestuaren gehienezko prezioa markatzen du. Txostenak gogoratzen duenez, 2004an 931 euroko modulua onartu zen (metro koadroko), aurrekoa %14 igoz. Aurtengoa 1.246 eurokoa da, eta horrek esan nahi du zortzi urteotan %34 igo dela.

Kontuen Ganberaren ustetan, modulua aski izan da etxeak egin eta etxegileei etekina emateko. Txostenak dioenez, etekin hori, gutxienez, %11 izan da, 18.000 euro etxebizitza bakoitzean. Gobernuak 2004an modulua igotzean %7ko etekina jo zuen egokitzat. Beraz, oraingoa handiagoa denez, Kontuen Ganberak uste du ez dela igoerarik onartu behar.

Aipatzekoa da etxebizitza babestuen prezioa garestiagoa dela Nafarroan gainerako lurralde gehienetan baino. Bartzelona eta Madril dira Nafarroako prezioetatik gora dauden bakarrak.

Kontuen Ganberak dioenez, azken urteotan etxebizitza erosteko eskaerak behera egin du nabarmen Alokairuen eskaerak, berriz, gora egin du. Etxebizitza babestua erosi edo alokatzeko eskaera eskaintza baino handiagoa izanagatik, ondoren ez da gauzatzen, gaurko ekonomia egoeragatik jende askok atzera egiten duelako. Horrela, 2011ko ekainetik aurtengo irailera 2.300 etxebizitza jarri ziren salgai, eta 915 besterik ez ziren erosi. Horietatik 412 zuzenean adjudikatu ziren, eta erdiek ez zituzten baldintza guztiak betetzen.

Laburbilduz: Kontuen Ganberaren ustetan, Gobernuak ez du etxebizitza babestuen modulua igo behar, are gutxiago gaur egungo krisia kontuan hartuz, horrek etxebizitza librea erosterik ez dutenen egoera larriagotuko lukeelako. Bestalde, adjudikazioak eskatzaileen zerrendak errespetatuz egin behar dira, baldintzak betetzen dituztenei emanez. Azkenik, txostenak alokairua gehiago sustatu beharra azpimarratzen du.