Skip to main content

ASOCEX

2012/40 Nafarroako toki sektorea (2010)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2012/40 Nafarroako toki sektorea (2010) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak toki sektoreari buruzko txosten orokorra plazaratu du, Nafarroako udal eta gainerako toki erakundeen egoera aztertzeko. Datuak 2010ekoak dira.

Txostenaren arabera, Nafarroan 707 toki entitate daude: 272 udal, 351 kontzeju, 66 mankomunitate eta 18 elkarte. Zenbateko honi toki erakundeek sorturiko 136 enpresa, fundazio eta partzuergoak gehitu behar zaizkio.

Toki sektorearen diru-sarrerak 953 milioikoak izan ziren, %50 transferentzien bidez lortuak, Aurreko urteko datuekin alderatuz, diru-sarrerak %14 murriztu ziren.

Gastuek 956 milioi egin zuten: %31 inbertsioak izan ziren eta %27 langileriaren soldatak.

Toki erakundeen zorra 386 milioikoa zen 2010eko amaieran. Aipatzekoa da 2007tik nabarmen handitu dela, 100 milioi baino gehiago.