Skip to main content

ASOCEX

2012/20 Odol Bankuari egoera (2011)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2012/20 Odol Bankuari egoera (2011) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak Odol Bankuaren egoerari buruzko txostena kaleratu du, aurreko txostenetan eginiko gomendioak zenbateraino bete dituen aztertzeko. Fiskalizazioa Nafarroa Bai taldeak eskatu zuen.

Txostenak dioenez, Kontuen Ganberak 2010ean eginiko fiskalizazioak argi esan zuen Oso Bankua aurreko txostenetan eginiko gomendioak betetzen ari zela.

Jakina denez, Odol Bankuaren helburua da odol, zelula eta organoen beharrari aurre egitea, bai osasun zentro publikoetan nola pribatuetan. Bankuak odol produktuak bildu, zaindu, kudeatu eta banatu egiten behar ditu.

Azken bost urteotan odol emaile berrien kopurua %58 handitu da, 1.081etik 1.713ra. Ohiko odol emanaldiek ere gora egin dute pixka bat, 27.000raino helduz.

Kontuen Ganberak positibotzat jotzen du Odol Bankuaren azken urteotako lana, bere esku zeuden gomendio guztiak bete egin dituelako. Alde horretatik, hemoterapia planaren helburuak bete egin dira, informazio sistema berria martxan jarri denetik odol produktuen kudeaketa ere hobetu da eta kostuen gaineko azterketa egin da. Jardueraren jarraipena ere hobetu egin da, eta arlo bakoitzean jarduera planak onartu dira. Bestalde, kalitatea ziurtatzen duten bi agiri berritu dira.

Beraz, odol Bankuak aurreko txostenetako gomendio guztiak bete egin ditu. Nafarroa Bai bost urteko epean urteroko jarraipena egitearen aldekoa bazen ere, Kontuen Ganberak uste du emaitza ikusita ez dela beharrezkoa.