Skip to main content

ASOCEX

2012/21 Nafarroako Arartekoa (2011)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2012/21 Nafarroako Arartekoa (2011) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak Arartekoaren 2011ko kontu orokorrari buruzko txostena plazatu du. Parlamentuaren menpeko erakundearen kontuak Nafarroako kontuetan daude sarturik.

Txostenak dioenez, erakundeak iaz 932.000 euro gastu zituen. Gastu nagusia langileriarena izan zen (622.000 euro), bigarrena ohiko ondasun eta zerbituzen erosketa (228.000 euro), inbertsioetan 47.000 gastatu zituken eta 34.000 ohiko transferentzietan.

Arartekoak 12 langile ditu: zazpi arartekoak berak harturiko aholkulariak dira eta beste bostak, berriz, Parlamentuko funtzionarioak. Aipatzekoa da aurtengo plantilla organikoan lau lanpostu kendu direla, administrazio publikoek defizita murrizteko harturiko neurriei jarraituz. Kenduriko lanpostuak honakoak dira: bi aholkulari, administrari-laguntzaile bat eta mandatari bat.

Kontuen Ganberaren txostenak dioenez, Arartekoaren kontu nagusiak ongi islatzen ditu ondare eta finantza egoerak, aurrekontuaren kitapena eta urteko emaitza ekonomikoa. Legezkotasunari dagokionez, Arartekoak legedia bete egiten du haren ekonomia eta finantza jardueran.