Skip to main content

ASOCEX

2013/02 Lizarrako Udala (2011)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2013/02 Lizarrako Udala (2011) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak Lizarrako Udalari buruzko fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostenak 2011ko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera aztertu ditu.

Txostenak emaniko datuen arabera, Lizarrako Udalak (Julian Romano Musika Patronatua ere kontuan hartuz) 13,2 milioi gastatu eta 200.000 euro gutxiago bildu zituen.

Langileriarena da gastu nagusia: 6 milioi. Ondoren, ohiko ondasun eta zerbitzuak datoz 3,4 milioiko gastuarekin. Inbertsioei dagokienez, 2,9 milioi gastatu ziren,

Diru-sarrera nagusiak ohiko transferentziak dira: 5,6 milioi. Zuzeneko zergen bidez 3,7 milioi bildu ziren, kapital transferentziek milioi eta erdi egin zuten eta, azkenik, udal tasen bitartez 1,4 milioi bildu ziren.

Urte amaierako aurrekontu emaitza positiboa izan zen: 900.000 euroko superabita, hain zuzen. Epe luzerako zorra, berriz, 6,6 milioikoa zen, biztanleko 464 eurokoa.

Lizarrako Udalaren gastuak %19 gutxitu ziren aurreko urteko datuekin alderatuz, batez ere inbertsioek behera egin zutelako. Diru-sarrerak are gehiago gutxitu ziren, %25 hain zuzen, batez ere inbertsioei loturiko transferentzien jaitsieragatik.

Txostenak dioenez, Lizarrako Udalaren aurrekontu saldo ez finantzieroa okertu da, eta berdin gertatu da gastu orokorretarako diruzaintzako-gerakinarekin ere. Hori dela eta, udalak 1,6 milioiko mailegu bat eskatu zuen 2011ko ekainean, urtebetean ordaindu beharrekoa.

Kontuen Ganberak dioenez, Udalak aurkezturiko kontuek ongi islatzen dituzte gastu eta diru-sarreren kitapena, eta baita ondare egoera ere. Salbuespen bakarra ondasun zerrenda da, gaurkotu gabe dagoelako.

Legezkotasunaren gaineko azterketa ere udalaren aldekoa da, Lizarrako Udalak legedia bete egiten baitu haren ekonomia jardueran.

Azkenik, Kontuen Ganberak bidegarritasun-plan bat eskatzen dio Udalari, ohiko gastuak gutxitu eta, ahal den neurrian, diru-sarrerak handitzeko, hori dena Udalaren etorkizuna ziurtatzeko.