Skip to main content

ASOCEX

2012/24 Tafallako Udala (2011)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2012/24 Tafallako Udala (2011) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak Tafallako Udalaren 2011eko fiskalizazio txostena plazaratu du. Bertan honako gai hauek aztertzen dira: kontu orokorra, legezkotasuna, finantza egoera eta azken urteotako txostenetan eginiko gomendioen jarraipena.

Txostenak dioenez, Tafallako Udalak eta haren erakunde autonomoek (Musika Eskolak, Kultura eta Kirol Patronatuak) 14,7 milioi gastatu zituzten. Diru-sarrerak, berriz, 14,1 milioikoak izan ziren. Udalak ere badu enpresa bat, Ciudad Deportiva Tafalla izenekoa, herriko kiroldegia eraikitzeko eta kudeatzeko sortua. Enpresaren gastuak 377.000 eurokoak izan ziren, eta diru-sarrerak 90.000 euro. Caritatearen ospitalea izeneko zahar-etxea ere aipatzen da. Publikoa edo pribatua ote den ez dago batere garbi, eta Kontuen Ganberak azken urteotako gomendio luzatu dio Udalari: argi dezala zahar-etxearen nortasun juridikoa.

Udalaren gastuen %44 langileriak sortzen du, %20 beste ohiko gastuak dira eta inbertsioek %31 egin zuten. Diru-sarrerei dagokienez, %56 transferentziak dira, %36 zergen bidezko sarrerak eta gainerakoa zor eta ondare bidezko sarreren bidez lortua.

Txostenak dioenez, Tafallako Udalak aurreko urtean baino %15 gutxiago gastatu zuen, batez ere inbersioek behera egin zutelako. Diru-sarrerak ere jaitsi ziren, %21, hain zuzen, batez ere inbertsioei loturiko transferentziengatik.

Udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu aurrekontu kitapena eta ondare egoera, baina bi salbuespen aipatzen dira: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda eta pentsio sistema propioak sortuko dituen gastuak zenbatu ez izana. Legezkotasunari dagokionez, iritzia aldekoa da, Udalak indarrean dagoen legedia bete egiten duelako.

Urte amaieran Tafallako Udalak milio erdiko defizita zuen, eta zorra 5,2 milioikkoa zen. Finantza egoera ez da kezkatzeko modukoa, baina Tafallako Udalak ere krisiaren eragina jasan du.

Txostenak dei bat luzatu dio Nafarroako Gobernuari, Tafallako Udalari eta gainerako udal erakundeei aurrekontu egonkortasunerako legea aplika diezaien, bestela ez baitago jakiterik bete beharrekoa konplitzen ari diren ala ez.