Skip to main content

ASOCEX

2012/05 Lizarrako Udala (2010)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2012/05 Lizarrako Udala (2010) ()
 Nafarroako Kontuen Ganberak Lizarrako Udalari buruzko fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostenak 2010eko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera aztertu ditu.

Txostenak emaniko datuen arabera, Lizarrako Udalak (Julian Romano Musika Patronatua ere kontuan hartuz) 16,3 milioi gastatu eta 17,5 bildu zituen. Langileria eta inbertsioen gastuak dira handienak: 6na milioi euro. Ohiko gastu eta zerbitzuetan 3,5 milioi gastatu ziren.

Diru-sarreretan kapital transferentziek 6 milioi egin zuten, zerga eta tasek 5,7 milioi eta ohiko transferentzien bidez 5,4 milioi jaso ziren.

Lizarrako Udalaren gastuak %11 gutxitu ziren eta diru-sarrerek ere behera egin zuten, %10, hain zuzen. Gastuetan inbertsioak dira gehien jaitsi direnak.

Urte amaiturik, Udalak 0,6 milioiko superabita izan zuen, aurreko urtekoa baino txikiagoa. Diruzaintzako gerakina 2,6 milioikoa zen, eta hori ere nabarmen jaitsi zen. Epe luzeko zorra 6,7 milioikoa zen (aurreko urtekoa 7 milioikoa zen).

Kontuen Ganberak dioenez, Udalak aurkezturiko kontuek ongi islatzen dituzte gastu eta diru-sarreren kitapena, eta baita ondare egoera ere. Salbuespen bakarra ondasun zerrenda da, gaurkotu gabe dagoelako.

Legezkotasunari dagokionez, Lizarrako Udalak, oro har, legedia betetzen du haren ekonomi jardueran. Nolanahi ere, kontratazio legearen urraketa batzuk salatzen ditu, batez ere espedienteek ez dutela biltzen eskatu beharreko dokumentazioa eta inbertsioen epeak ere ez direlako kontrolatzen.

Azkenik, Kontuen Ganberak ohiko gastuak gutxitu eta, ahal den neurrian, diru-sarrerak handitzeko ahalegina eskatzen dio Udalari. Bestalde, prezio publikoak kostura egokitu, langileriaren gastuak kontrolatu eta diru-laguntzen sistema aztertzeko beharra azpimarratzen du, hori dena beharrezkoa delakoan udalaren etorkizuna bermatzeko.