Skip to main content

ASOCEX

2012/25 Barañaingo Udala (2011)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2012/25 Barañaingo Udala (2011) ()

 

Nafarroako Kontuen Ganberak Barañaingo Udalaren fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Bertan aztertzen diren gaiak honakoak dira: 2011ko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna, udalaren finantza-egoera eta azken txostenetako gomendioen jarraipena.

Txostenak emaniko datuen arabera, Barañaingo Udalak 14 milioi gastatu zituen iaz, eta 14,3 milioi bildu.

Gastu-sail nagusia langileriarena da, 553 egiten baitu. Bestelako ohiko gastuak %43 dira eta gainerako %4 inbertsioei eta finantza-zamari dagokie.

Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastuak %17 gutxitu ziren, batez ere inbertsiak nabarmen jaitsi zirelako. Diru-sarrerei dagokienez, %21eklo jaitsiera izan zen, batez ere inbertsioei loturiko transferentziak murriztu zirelako.

Kontuen Ganberak dioenez, Udalak aurkezturiko aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu ekonomia jarduera eta aurrekontu egoera. Salbuespen bakarra udal ondasun zerrenda da, 1992tik gaurkotu gabe baitago.

Legezkotasunaren gaineko azterketa ere Udalaren aldekoa da, oro har indarrean dagoen legedia bete egiten duelako.

Azkenik, txostenak udalaren finantza egoera aztertzen du. 2010eko txostenak egoera hobetzen hasia zela zioen, eta oraingoan Kontuen Ganberak berretsi egin du iritzia. Hobekuntzaren arrazoia bikoitza da: batetik, ohiko gastuak murriztu direla eta, bestetik, inbertsioak jaitsi zirelako. Diru-sarrerei dagokienez, hiri-zergetan ohiko mailari eutsi zaion bitartean, ekonomia-jarduerari loturikoak nabarmen jaitsi dira, eta berdin gertatu da inbertsioei loturiko transferentziekin.

Txostenak dioenez, zorra ere gutxitzen doa. 2010ean 2,7 milioikoa zen bitartean, iaz bi milioitik beherakoa zen.

Kontuen Ganberak dioenez, Barañaingo Udalak bide honetatik segitu behar du, austeritatea eta gardentasuna kudeaketaren oinarritzat harturik. Azkenik, txostenak dei bat egiten dio Gobernuari aurrekontu-egonkortasunerako legea Udalei ere aplika diezaien.