Skip to main content

ASOCEX

2013/06 Nafarroako Kontseilua (2012)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2013/06 Nafarroako Kontseilua (2012) ()

Kontuen Ganberak Nafarroako Kontseiluaren kontuei buruzko txostena kaleratu du. Bertan aurrekontu kitapena, finantza-egoera eta legezkotasuna aztertzen dira.

Nafarroako Kontseilua gure lurraldeko aholku-emaile gorena da. Zazpi kidek osatzen dute. Horietako bost Parlamentuak aukeratzen ditu, eta beste biak Gobernuak. Beste antzeko erakundeetako kideak profesionalak badira ere, Nafarroan bestelako eredu baten aldeko apustua egin zen, kideek ordain-sariak kobratzen baitituzte bileretara joateagatik. Kontseiluko plantila organikoan bi lanpostu daude: legelaria eta idazkaria.

Txostenak dioenez, Nafarroako Kontseiluak 315.000 euro gastatu zituen, 120.000 euro langilerian eta 190.000 euro ohiko ondasun eta zerbitzutan.

Kontseiluak 49 txosten egin zituen iaz, gehienak lege arautegi edo lege aldaketei buruzkoak eta besteak ordain-sarien gainekoak eta administrazioen erabakiei buruzkoak.

Kontuen Ganberak dioenez, kontseiluaren aurrekontu-kitapenak ongi islatzen du urteko jarduera. Egoera balantzeak eta emaitza-kontuak ere ongi islatzen dute erakundearen finantza egoera, eta baita 2012ko abenduaren 31ko emaitza ere. Legezkotasunari dagokionez, erakundearen ekonomia jarduera legediaren araberakoa da.