Skip to main content

ASOCEX

2011/26 Maiatzaren 22ko Parlamenturako hausteskundeetako gastuei buruzko txostena

Argitalpen data

Nafarroako Kontuen Ganberak maiatzaren 22ko hauteskundeetan Parlamentuan ordezkaritzarik lortu zuten alderdi eta koalizioek aurkezturiko kontabilitatea aztertu du. Behin kontu horiek azterturik, Kontuen Ganberak alderdi eta koalizio bakoitzari dagokion diru-laguntza emateko, kentzeko edo gutxitzeko agindua eman dezake.

Kontuen Ganberak legez egin beharreko txostenaren bi muga azpimarratzen ditu: batetik, lana behar bezala egiteko alderdien kontabilitate osoa aztertu behar litzatekeela, baina hori Espainiako Kontu Epategiaren esku dago; bestetik, Parlamentuko hauteskundeak ez ezik, udal hautesundeak ere egin zirela eta, beraz, arazoak izaten dira gastuak egozteko garaian.

Parlamentuan ordezkaritzarik lortu zuten alderdi eta koalizioek 1,7 milioiko gastuak aurkeztu dituzte, eta gehienak onartu egin dira. UPN da gastu handiena aurkeztu duena: 475.000 euro. Ondoren honakoak daude: Nafarroa Bai (327.000 euro), Izquierda-Ezkerra (306.000), PSN (277.000), Bildu (230.000) eta Partido Popular (101.000).

Nafarroako Gobernuak jaso beharrekoaren zati bat aurreratu zunez, orain gainerakoa ordaindu beharko du: guztira, 681.000 euro.