Skip to main content

ASOCEX

2011/27 Castejongo Udala (2010)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2011/27 Castejongo Udala (2010) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak Castejongo Udalari buruzko txostena kaleratu du. Txostena Parlamentuak eta Castejongo Udalak berak eskatu zuten, Udalaren finantza-egoera dela-eta kezkaturik zeudela argudiatuta.

Kontuen Ganberak iazko kontua,legezkotasuna eta finantza egoera aztertu ditu. Halaber, aurreko txostenetan emaniko gomendioak zenbateraino bete diren aztertu du.

Txostenak Castejongo Udalaren azken lau urteotako kontuen eboluzioa ere ezagutarazi du.. Aipagarria da epe horretan nabarmen jaitsi direla udalaren diru-sarrerak zein gastuak. Diru-sarrerei dagokienez, 14 milioi ziren 2007an eta 8 milioi iaz. Gastuen jaitsiera ere handia izan da: 14,7 milioitik iazko 8 milioira.

Udalaren epe luzeko zorra %57 handitu da, 11 milioiraino helduz: diru-sarreren %179. (Kontuan hartzekoa da legeak zorra hartzeko finkatu duen gehienezko portzentajea %75 dela).

Kontuen Ganberak azpimarratzen duenez, azken hamarkadan Castejongo Udalak 33 milioiko inbertsioak egin ditu. Honako hauek dira azpimarragarrienak: Igerilekua (9,3 milioi), Zahar-etxea (5,1 milioi), Haurtzaindegia (2 milioi eta erdi), Kultur etxea (2,1 milioi), futbol zelaia (2 milioi) eta urbanizazio lanetan gastaturiko 6 milioi. Inbertsioen %29 diru-laguntzen bidez finantzatu da, eta gainerakoa ondasun salmenta eta finantza erakundeei eskaturiko maileguen bidez.

Inbertsio handiko garaia amaiturik, Udalaren aurrekontuak murriztu egin dira. Funtzionamendu eta ohiko gastuak ere jaitsi dira. Etorkizunari dagokionez, zergen bidezko diru-sarrerak egonkorrak dira, eta horretan zentral elektrikoenak funtsezkoak dira. Beraz, gastuen murrizketari eutsiz gero Udalak egungo krisi garaian aurrera eginen du. Dena den, zor-maila oso handia da eta horren zama sei urte barru nabarituko da, orduan hasiko baita udala amortizazioa ordaintzen.

Txostenak biltzen dituen gomendioen artean erakunde autonomoei dagokiena azpimarratu behar da. Izan ere, Kontuen Ganberaren ustetan erakundeetako kudeaketa hobetu egin behar da.