Skip to main content

ASOCEX

2012/10 Falcesko Udala (2010)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2012/10 Falcesko Udala (2010) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak Faltzesko Udalari buruzko txostena plazaratu du. Udalaren osoko bilkurak eskaturiko txostenean honakoa aztertu da: 2010eko kontu orokorra, legezkotasuna eta finantza egoera.

Txostenak dioenez, Faltzesko Udalak 3,8 milioi gastatu zituen. Milioi bat ohiko ondasun eta zerbitzuei dagokie, langileriak ere antzeko gastua izan zuen eta hirugarren gastu nagusia inbertsioak izan ziren: 800.000 euro. Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziek milioi bat egin zuten, zuzeneko zergekin 630.000 euro bildu ziren eta kapital transferentziei esker 610.000 euro.

Kontu orokorrak ongi islatzen ditu gastu eta diru-sarrerak, eta baita ondasun egoera eta eragiketen emaitzak ere. Udalaren ekonomia jarduerak indarrean dagoen legedia errespetatzen du.

Finantza egoerari dagokionez, Udalak milioi erdiko aurrezki garbia lortu zuen (Ohiko diru-sarrerak ken funtzionamendu gastuak). Diruzaintzako gerakina 300.000 eurokoa da.

Epe luzeko zorra 3,4 milioikoa da, ohiko diru-sarreren %127. Kontuan hartzekoa da zor berria hartu ahal izateko gehienezko portzentajea %75 dela eta, beraz, Faltzesek gainditua duela.

Kontuen Ganberaren ustez, Faltzesko Udalak zuhurtziaz jokatu behar du, ohiko gastuak jaitsi eta, ahal duen neurrian, diru-sarrerak handitzeko.