Skip to main content

ASOCEX

2012/12 Etxauriko Udala (2010)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2012/12 Etxauriko Udala (2010) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak Etxauriko Udalaren 2010eko fiskalizazioa aurkeztu du. Herriko lau zinegotzik eskaturiko txostenak honakoa aztertu du: 2010eko kontu orokorra, legezkotasuna eta udalaren finantza-egoera.

Txostenak dioenez, Etxauriko Udalak 734.000 euro gastatu zituen eta 644.000 bildu. Datuoi kultura, kirola eta festa ekimenen ardura duen Denak Bat erakunde autonomoarenak gehitu behar zaizkie: 61.000 euroko diru-sarrerak eta 72.000 euroko gastuak.

Etxauriko Udalaren kontu orokorrak, oro har, ongi islatzen ditu ondare egoera, finantza egoera eta aurrekontu kitapena. Hala ere, bi salbuespen daude: batetik, ondasun zerrendarik ez dagoela eta, bestetik, 41.000 euroko diru-sarrerak ez direla kontabilizatu. Zenbatekoaren zati nagusia Etxauriko Udaleko langileek Ziritza eta Etxarriko udalerrietan eginiko lanei dagokie.

Legezkotasunaren gaineko azterketa, oro har, udalaren aldekoa da, baina hemen ere bi salbuespen aipatzen dira: batetik, Udalak ez zuela langileriaren gastuen %5 murriztu, foru lege batek horretara behartzen bazuen ere; bestetik, aurrekontu-krediturik gabeko 22.000 euroko gastua egin zela.

Finantza egoerari dagokionez, udalaren diru-sarrerak aski dira funtzionamendu eta finantza gastuei aurre egiteko. Etxauriko Udalak 22.000 euroko zorra du, udaletxeko obra lanetarako hartua, eta aurten bertan erabat amortizatuko dena. Hala ere, aipatzekoa da 530.000 euroko diruzaintzako gerakina dagoela, azken urteetan hirigintzan harturiko diru-sarrerei esker. Beraz, zenbateko hori hurrengo urteotako gastuak ordaintzeko erabil daiteke.