Skip to main content

ASOCEX

2011/20 Nafarroako Kontseilua (2010)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2011/20 Nafarroako Kontseilua (2010) ()
Comptos Ganberak Nafarroako Kontseiluaren kontuei buruzko txostena kaleratu du. Bertan aurrekontu kitapena, finantza-egoera eta legezkotasuna aztertzen dira.

Nafarroako Kontseilua aholku-emaile gorena da. Zazpi kidek osatzen dute. Horietako bost Parlamentuak aukeratzen ditu, eta beste biak Gobernuak. Beste antzeko erakundeetako kideak profesionalak badira ere, Nafarroan bileretara joateagatik ordain-sariak kobratzen dituzte. Kontseiluko plantila organikoan bi lanpostu daude: legelaria eta idazkaria.

Txostenak dioenez, Nafarroako Kontseiluak 405.000 euro gastatu zituen. Gastu nagusia ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketa izan zen: 283.000 euro. Gainerakoa langileria gastuak izan ziren. Erakundeak 61 txosten argitaratu zituen, gehienak lege-arautegi edo lege-aldaketei buruzkoak.

Comptos Ganberak dioenez, kontseiluaren aurrekontu-kitapenak ongi islatzen du urteko jarduera. Egoera balantzeak eta emaitza-kontuak ere ongi islatzen dute erakundearen finantza egoera, eta baita 2010eko urtarrilaren 31ko emaitza ere. Legezkotasunari dagokionez, erakundeak legedia bete egiten du haren ekonomia jardueran.