Skip to main content

ASOCEX

2013/29 Zizur Nagusiko Udala (2012)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2013/29 Zizur Nagusiko Udala (2012) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak Zizur Nagusiko Udalaren iazko fiskalizazio txostena argitaratu du. Bertan, honako gai hauek aztertzen dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera.

Zizur Nagusikoa 14.000 biztanleko udalerria da. Udalaz gain beste hiru udal erakunde ditu: Musika Eskola, Kultur Patronatua eta Ardoi Kirol Patronatua. Guztira, 120 udal langile ditu.

Zizur Nagusiko Udalak 11,6 milioi gastatu eta 11,8 milioi bildu zituen, erakunde autonomoen datuak ere kontuan harturik. Gastuetan nagusiak ohiko gastu eta zerbitzuak, eta langileria dira: sei eta 4,4 milioi, hurrenez hurren. Inbertsioetan iaz milioi erdia besterik ez zen gastatu.

Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziek 4,4 milioi egin zuten, zuzeneko zergek hiru milioi eta udal tasek 2,4 milioi.

Kontuen Ganberak dioenez, Udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu ekonomia jarduera eta baita aurrekontu egoera ere. Legezkotasunaren azterketa ere Udalaren aldekoa da, haren ekonomia jardueran legedia bete egiten delako.

Txostenak azken urteotako diru-sarrera eta gastuen bilakaera aztertu du. Aipatzekoa da 2006 eta 2007an Udalak diru-sarrera handiak hartu zituela hirigintzari esker. 2008tik, ordea, hirigintzatik jasotako diruak behera egin zuen nabarmen, ohiko ondasun eta zerbitzuen gastua handitzen zen bitartean.

Hori dela-eta, diruzaintzako gerakina murriztu egin da. 2009an 5,7 milioikoa zen bitartean, iaz 2,6 milioiraino jaitsi zen. Dena den, diruzaintzako gerakin osoa 28 milioikoa da.

Laburbilduz: udalaren finantza egoera ona da, hiru arrazoirengatik: hirigintza-jarduerak emaniko dirutza, kudeaketa zuhurra eta azken bi urteotako inbertsio-maila apala. Aipatzekoa da udalak ez duela epe luzeko zorrik, bai ordea diruzaintzan gastuei aurre egiteko dirutza handia.

Txostenak orain arteko bidetik segitzeko gomendioa eman dio udalari: ohiko gastuei eutsi eta, ahal duen neurrian, diru-sarrerak handitzeko ahalegina egin dezala.