Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2015/09 Nafarroako Kontseilua (2014) ()Nafarroako Kontseilua gure lurraldeko aholku-emaile gorena da. Zazpi kidek osatzen dute, bost Parlamentuak aukeratuak eta beste biak Gobernuak proposatutakoak. Estatuko beste antzeko erakundeetako kideak profesionalak badira ere, Nafarroan bestelako eredu baten aldeko apustua egin zen, kideek ez baitute soldatarik kobratzen, ordain-sariak baizik bileretara joateagatik. Kontseiluak bi langile ditu: legelaria eta idazkaria, biak Gobernuko funtzionarioak.
Nafarroako Kontseiluak 273.000 euro gastatu zituen iaz. Ondasun eta zerbitzu arrunten erosketa eta langileria dira gastua nagusiak: 143.000 eta 125.000 euro, hurrenez hurren.
Kontseiluaren aurrekontu-kitapenak ongi islatzen ditu ondasun-egoera, aurrekontu kitapena eta finantza-egoera. Legezkotasunari dagokionez, erakundearen ekonomia jarduera legediaren araberakoa da.
Kontseiluak 39 txosten egin zituen iaz, gehienak lege arautegi edo lege aldaketei buruzkoak. Bestelako azterketak ere egin zituen: ordainsarien eskaerari buruzkoak, administrazioaren erabakien gaineko berrikustea eta lankidetza hitzarmenei buruzkoak.