Skip to main content

ASOCEX

2014/15 Nafarroako Kontseilua (2013)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2014/15 Nafarroako Kontseilua (2013) ()
Kontuen Ganberak Nafarroako Kontseiluari buruzko txostena aurkeztu du. Txostenak 2013ko kontuak aztertzen ditu.

Nafarroako Kontseilua gure lurraldeko aholku-emaile gorena da. Zazpi kidek osatzen dute, bost Parlamentuak aukeratuak eta beste biak Gobernuak proposatutakoak. Beste antzeko erakundeetako kideak profesionalak badira ere, Nafarroan bestelako eredu baten aldeko apustua egin zen, kideek ez baitute soldatarik kobratzen, ordain-sariak baizik bileretara joateagatik. Kontseiluaren plantilla organikoan bi lanpostu daude: legelaria eta idazkaria.

Nafarroako Kontseiluak iaz 258.000 euro gastatu zituen. Ondasun eta zerbitzu arrunten erosketa eta langileria dira gastua nagusiak: 155.000 eta 129.000 euro, hurrenez hurren.

Kontseiluaren aurrekontu-kitapenak ongi islatzen ditu ondasun-egoera, aurrekontu kitapena eta finantza-egoera. Legezkotasunari dagokionez, erakundearen ekonomia jarduera legediaren araberakoa da.

Kontseiluak 45 txosten egin zituen iaz, gehienak lege arautegi edo lege aldaketei buruzkoak.