Skip to main content

ASOCEX

2014/17 Nafarroako Arartekoa (2013)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2014/17 Nafarroako Arartekoa (2013) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Arartekoaren 2014ko kontu orokorrari buruzko txostena plazatu du. Jakina denez, Arartekoaren zeregina da biztanleriaren eskubideak defendatzea, bereziki administrazioen gehiegikerietatik. Javier Eneriz da egungo arartekoa. 2007an aukeratu zuen Parlamentuak eta sei urteko epea amaiturik jardunean segitzen du.

Txostenak dioenez, erakundeak iaz 680.000 euro gastu zuen. Gastu nagusia langileriarena izan zen (460.000 euro) eta bigarrena ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketak (153.000 euro). Badira beste bi gastu, hogeita hamarna mila eurokoak, ohiko transferentzietan eta inbertsioetan.

Kontuen Ganberaren txostenak dioenez, Arartekoaren kontu nagusiak ongi islatzen ditu ondare eta finantza egoerak, aurrekontuaren kitapena eta urteko emaitza ekonomikoa.

Legezkotasunari dagokionez, Arartekoak legedia bete egiten du haren ekonomia eta finantza jardueran.