Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2014/35 Lizarrako Udala (2013) ()Lizarrako Udalak 10,3 milioi gastatu zuen iaz. Diru-sarrerak, berriz, 11,3 milioikoak izan ziren. Gastuetan langileriarena da handiena: 5,3 milioi. Bigarrena ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketa da, hiru milioirekin. Inbertsioetan 900.000 euro gastatu zen.
Diru-iturri nagusiak bi dira: ohiko transferentziak (5 milioi) eta zuzeneko zergak (4 milioi). Tasa eta prezio publikoen bidez 1,3 milioi bildu zen.
Lizarrako Udalak iaz aurreko urtean baino %2 gehiago gastatu zuen, eta diru-sarrerak %3 gutxitu ziren.
Urte amaierako aurrekontu saldoa positiboa izan zen: 1,1 milioi. Ohiko diru-sarrerak, beraz, aski izan ziren gastu arruntei aurre egiteko.
Lizarrako Udalaren epe luzeko zorra 6,3 milioikoa da. Udalaren ohiko diru-sarreren %59 da, zorra hartzea mugatzen duen %110tik urrun, beraz.
Udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu gastu, diru-sarrera eta ondare egoera. Azken urteotan bezala, salbuespen bakarra aipatzen da: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda.
Legezkotasunari dagokionez, aldeko iritzia islatzen da, Lizarrako Udalak haren finantza-jardueran indarrean dagoen legedia betetzen duelako.
Txostenak udal kudeaketa hobetzeko gomendio batzuk ematen ditu: memoriak hirigintza jarduerak ere jaso ditzala; kontratuen gaineko kontrola hobetu dadila; eta, azkenik, udal ondasun zerrenda gaurkotzeko beharra aipatzen da.