Skip to main content

ASOCEX

2013/30 Burlatako Udala (2012)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2013/30 Burlatako Udala (2012) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Burlatako Udalari buruzko fiskalizazio txostena plazaratu du. Bertan, 2012ko kontu orokorra, legezkotasuna eta Udalaren finantza-egoera aztertzen dira.

Txostenak dioenez, Burlatako Udalak 14,9 milioi gastatu eta 16 bildu zituen, udalaren bi patronatuenak ere kontuan hartuz: Kirol eta Musika Patronatuak.

Gastu nagusiak langileria eta beste ohiko gastuak dira: %53 eta %39, hurrenez hurren. Inbertsioetan %4 besterik ez zen gastatu, eta finantza zaman ere portzentaje bera.

Diru-sarrerei dagokienez, erdiak zergen bidezkoak dira eta gainerakoak transferentziak eta ondare bidezkoak dira.

Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastu eta diru-sarrerak murriztu egin ziren: gastuak %18 eta diru-sarrerak, berriz, %38udalak %2,4 gehiago gastatu zuen eta diru-sarrerak %38. Ohiko gastuak %6 jaitsi ziren, udal langileei ordaindu ez zieten udaberriko aparteko ordainsariagatik.

Urte amaieran, Burlatako Udalak 7 milioiko diruzaintzako gerakina zuen, baina gastu orokorrerako gerakina negatiboa zen 2,7 milioitan.

Epe luzeko zorra 1,3 milioikoa da eta nabarmen jaitsi da aurreko urtearekin alderatuz.

Kontuen Ganberak dioenez, kontu orokorrak ongi islatzen ditu aurrekontu kitapena, ondare egoera eta eragiketa ekonomikoak. Salbuespen bakarra ondasun zerrenda da, gaurkotu gabe baitago.

Legezkotasunari dagokionez, udalaren kudeaketa legediaren araberakoa da.

Laburbilduz: finantza egoerari dagokionez, Burlatako Udalak arazoak ohiko diru-sarrerekin gastuei aurre egiteko. Dena den, aurrekontu oreka eta zor mailan bete beharrekoa betetzen du.