Skip to main content

ASOCEX

2014/36 Berriozarko Udala (2013)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2014/36 Berriozarko Udala (2013) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak Berriozarko Udalaren iazko kontuak aztertu ditu. Txostenak aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta finantza-egoera ditu aztergai.

Txostenak dioenez, Berriozarko Udalak iaz sei milioi eta erdi gastatu zuen. Diru-sarrerak, berriz, 6,3 milioikoak izan ziren. Gastu nagusiak honakoak dira: langileria (3,3 milioi), beste ohiko gastu eta zerbitzuen gastuak (1,6 milioi) eta inbertsioak (675.000 euro).

Diru-sarrerei dagokienez, transferentziek 2,9 milioi egin zuten, zuzeneko zergek 2,3 milioi eta udal prezio publikoek 900.000 euro.

Kontuak ikusita, gastuen jaitsiera da aipagarriena, ehuneko 39 gutxitu baitziren aurreko urteko datuekin alderatuz: lau milioi. Horren arrazoia da inbertsio mailaren jaitsiera handia. Diru-sarrerak ere gutxitu egin ziren, baina ehuneko 4 besterik ez.

Kontuen Ganberak dioenez, udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu eginiko jarduera eta aurrekontu egoera. Dena den, salbuespen bat aipatzen da: etekin eta galeren kontuan eginiko akats batek eragindakoa, hain zuzen. Legezkotasuna ere ontzat hartzen da, Berriozarko Udalak indarrean dagoen legedia betetzen baitu.

Udalaren finantza-egoerak hobera egin du 2012koarekin alderatuz: aurrezki gordin eta garbia handiagoak dira eta, gainera, udalak ez du epe luzeko zorrik.

Azkenik, Kontuen Ganberak beste txostenetan eginiko gomendioak bete egin direla nabarmentzen du.