Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2014/07 Udalek jasotako kapital transferentziak (2003-2012) ()Txostenak dioenez, 2012an Gobernuak 45 milioiko kapital transferentziak eman zizkion toki administrazioari. Zenbatekoaren bilakaera ikusita, begi-bistakoa da krisiaren ondorioa. Izan ere, 2008an 140 milioiraino heldu zen, geroztik jaisten hasteko.
2003-2012 epean Nafarroako Gobernuak 938 milioi eman zizkion udal administrazioari kapital transferentzien bidez.
Laguntzaren helburua oso zabala da. Dena den, gehien lagunduriko obrak honakoak dira: pabimentazio lanak, ur hornikuntza, hornikuntza-sareak, ikastetxeak eta kiroldegiak.
Txostenak bestelako datuak ere ematen ditu, biztanleko diru-laguntzaz horietako bat. Udalei zuzendutakoak laguntzen %70 direla kontuan hartuz, honakoak dira biztanleko 10.000 eurotik gora jaso duten udalak: Girgillano, Castillonuevo, Aria, Zugarramurdi, Elgorriaga, Erronkari, Goñi, Azuele, Lerga, Petilla eta Urrotz.
Biztanleko gutxien jaso dutenak, berriz, honakoak dira: Eguesibarra, Barañain, Xabier, Zizur Nagusia, Iruñea, Adiós, Antsoain, Burlata eta Arellano.
Azterturiko epean lau toki erakundek 30 milioitik gora jaso dute: Iruñeko Udala, Iruñerriko Mankomunitatea, NILSA enpresa publikoa eta Jurramendiko Mankomunitatea.