ASOCEX
Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2015/16 Nafarroako toki entitateetako kontu-hartzaileek aurkezturiko erreparoak (2014) ()Txostenak positibotzat jotzen du kontu-hartzaile eta idazkarien jarrera. Izan ere, bidalitako informazioa ikusita argi dago "ardura handiz jokatzen dute"la. Askotan, haien iritzia ikusita, udal eta mankomunitateek erreparoa ontzat hartu eta administrazio-prozedura zuzendu egiten dute.
Era askotako erreparoak daude. Dena den, gehien errepikatzen direnak honakoak dira: behin kontratua amaituta, enpresek zerbitzua ematen segitzen dute; herriko festeei loturiko gastu batzuetan ez da legedia betetzen; zenbait gastutan aurrekontu kreditua gainditu egiten da; eta, azkenik, festetan ere legetik kanpo dauden aparteko ordu edo ordainketa bereziak onartzen dira, beti ere zenbateko txikikoak.
Txostenak aipaturiko kontuak hobetzeko neurri batzuk proposatzen ditu.