Skip to main content

ASOCEX

2014/19 Ayuntamiento de Cabanillas, 2012

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2014/19 Ayuntamiento de Cabanillas, 2012 ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Cabanillaseko Udalaren fiskalizazioa egin du. Txostena egiteko erabakia herriko idazkariak bidalitako idazkia jasotzean hartu zuen. Hark "babes juridikoa" eskatzen zuen, "legez egin beharreko zereginak egin ahal izateko". Ondoren, udalak berak ere, osoko bilkuran, Kontuen Ganberari aholkua eskatu zion hainbat arlotan, idazkariaren ikuspegia okerra zela nabarmenduz.

Kontuen Ganberak udalaren egoera aztertzea erabaki zuen. Aldez aurretik, begi bistakoa zen gaiztotutako lan-giroa zela arazo gehienen iturria. Horren froga da idazkariak udalak harturiko erabakien aurka aurkeztuak zituen txostenak: 91 azken bi urteotan, kontratazioaz, zergen tramitazioaz, zordunen kudeaketaz eta beste gai batzuez.

Txostenak azpimarratzen duenez, lan-giro txarra nabarmen oztopatzen ari da udalaren eguneroko kudeaketa. Idazkariaren txostenak aztertuta, Kontuen Ganberak dio udalaren finantza jardueran ez dela legea betetzen, baina lege-hausteak zenbateko txikiei dagokiela.

Cabanillaseko udalaren finantza egoera ona da. 2012ko kontuetan superabita dago eta zor-maila txikia da (milioi erdi euro). Txostenak azpimarratzen duenez, gaurko krisi egoeran harrigarria da horrelako positiboa. Balantzaren beste aldean lege-hauste-kopurua jartzen du, "gaiztotutako lan-giroaren ondorioa", Kontuen Ganberak dioenez.

Hau dena kontuan hartuz, Kontuen Ganberak dei bat egiten die udaleko arduradunei, ahalik eta azkarren lan-arazoak konpontzeko neurriak har ditzaten.