Argitalpen data
Kontuen Ganberako presidente Ignacio Cabeza Parlamentuan agertu da gaur, Foru Hobekuntzaren aldaketa aztertzen ari den ponentziaren aitzinean. Foru Hobekuntzaren 18. artikulua aipatu du, bertan zehazten baita Kontuen Ganberaren zeregina. Horren arabera, nafar erakundea da hemengo diru publikoa fiskalizatzen duena. Cabezak gogoratu duenez, Madrilgo Kontu Epaitegitik, noizean behin, hemengo diru publikoa kontrolatzeko saioak egin izan dira. Horrelakoetan, indar politiko guztiak Kontuen Ganberaren alde atera dira, zeregin hori bakarrik nafar erakundeari dagokiola defendatuz.
Foru Hobekuntza aldatzen bada, Cabezak Kontuen Ganberaren exklusibotasuna argi uzteko eskatu du, horrelako erasoak saihesteko.
