Kontuen Ganberak aurtengo lan programa onartu du. 2021eko lan zerrendak hamar txosten biltzen ditu. Foru Administrazioari dagokionez, lau txosten daude: kontu orokorrak; itzalpeko ordainsariaren bidez emaniko lanak (Bideko eta Pirinioetako Autobideak eta Nafarroako Ubideko zona ureztagarriak); Gobernuak Tracasa Instrumental empresari eginiko enkarguak; eta Miguel Servet Fundazioa.
Toki administrazio arloan, Iruñeko Udalaren kontuak aztertuko dira, eta bi txosten orokor ere eginen dira: udal administrazioari buruzkoa eta kontu-hartzaileek arkezturiko erreparoak.
Kontuen Ganberak aurtengo lan programan sarturiko txostenez gain, beste urteetako hamazazpi argitaratuko ditu. Horien artean, PFEZren kudeaketa, ordainketa telematikoak, menpekotasuna legearen kudeaketa eta ordainketak, enplegua bultzatzeko diru-laguntzak, enprsa pribatuendako diru-laguntza eta hezkuntza-premia berezien ingurukoa.