Skip to main content

ASOCEX

2021/02 Melidako Udalaren kontratazioak

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2021/02 Melidako Udalaren kontratazioak (
356 KB
)

Nafarroako Kontuen Ganberak Melidako Udalaren kudeaketari buruzko hiru kontu aztertu ditu: Territorio visón izeneko programa, erabilera anitzetako eraikinaren kontratazioa eta Diario de Navarra Fundazioarekin eginiko hitzarmena, “Elkartasun erronka” ekimena bultzatzeko.

Txostena Udaleko osoko bilkurak eskatu zuen, 2019ko abuztuan.

Kontuen Ganberak ontzat ematen du hiru espedienteren kudeaketa, diru publikoaren araudiak eskatzen dituen baldintzak bete direlako. Salbuespen bat dago erabilera anitzetako eraikinean, espedienterik gabeko lan gehigarri bat egin delako.

Territorio visón europa ekimen bat da, desagertzeko arriskuan dagoen animaliaren bizilekua hobetzeko. 2013an, Melikako Udalak 37.000 metro koadroko eremua komunala utzi zion GAN sozietate publikoari 33.000 euroren truke.

Erabilera anitzetako eraikina 2017an esleitu zen, 600.000 euroan. Espedientea behar bezala egin zen. Gastua onartua, justifikatua eta ongi kontabilizatua dago.

“Elkartasun erronka” Diario de Navarra Fundazioak eta La Caixaren ekimena da, jarduera fisikoa bultzatzeko helburuarekin sortua. 2016an, Melidako Udalak eta herriko zazpi elkartek horrekin bat egitea erabaki zuten. Udalak 2.000 bat euro gastatu zuen.