Skip to main content

ASOCEX

Estatuko kontu epaitegietako ordezkari nagusiak Madrilen elkartu dira

Argitalpen data

Estatuko kontu epaiegietako ordezkari nagusiak Madrilen elkartu dira gaur goizean elkarren arteko koordinazioa bultzatzeko. Bilera Madrilgo kontu epaitegiaren egoitzan egin da. Kontuen Ganberaren ordezkaria Asun Olaetxea lehendakaria izan da. Kontrol erakundeetako buruek Covid-19ren ondorioez txostenak egiteko beharra azpimarratu dute. Izan ere, administrazio publikoak dirutza handia gastatzen ari dira pandemairen ondorioei aurre egiteko. Beraz, horrek kontu publikoetan duen eta izanen duen eragina aztertu beharra dago. Auditoretzaren eta teknologia berrien arteko harremanez ere mintzatu dira, guztien ustetan teknologia berriak diru publikoaren kontrola hobetzeko ere funtsezkoak baitira. Irudian, kontu epaitegietako ordezkariak gaur goizeko bilera hasi aurretik.