Skip to main content

ASOCEX

Ekonomia Zirkularra aztergai, Eva Sevigneren eskutik

Argitalpen data

Eva Sevigné Itoiz iruindarrak ekonomia zirkularrari buruzko prestakuntza-saioa eskaini digu. Sevigné ingeniari kimikoa da, ingurumenaren zientzia eta teknologietan doktore. Londresko Imperial College Unibertsitatean lanean aritu da urtetan eta berriki Iruñera itzuli da. Saioak hiru zati izan ditu: ekonomia zirkularra zen den; berak parte hartu duen bi kasuren azalpena; eta, azkenik, ekonomia zirkularraren egoera Nafarroan.

Gaurko saioaren helburua da gaiaz informazioa jasotzea, batetik. Eta, batez ere, jasangarritasuna kontzeptua Kontuen Ganberaren azterketetan sartzen hastea, gure txostenetan gai hori ere aztertu ahal izatea. 

Irudian, Eva Sevigné goizeko hitzaldian.