Skip to main content

Estatuko kontu auzitegiak administrazio elektronikoa bultzatu nahian

Argitalpen data

Estatuko kontu auzitegietako ordezkariak Madrilen elkartu dira gaur, administrazio elektronikoa bultzatzeko sortu zuten batzordearen bilera egiteko. Espainiako Kontu Epaitegietako ordezkariek zein autonomietakoek parte hartu dute. Kontuen Ganberaren izenean, Ignacio Cabeza lehendakariak parte hartu du.

Bileran auditoretza lanetan tresna digitalak erabiltzeko bidearen jarraipena ere egin da. Tresna horien artean bi dira nagusiak: FISCALICEx eta FISCONEx. Prestakuntza arloan kolaboratzeko bideak ere aztertu dira.