Skip to main content

ASOCEX

Kontu Epaitegiko presidenteak Kontuen Ganbera bisitatuko du bihar

Argitalpen data

Kontu Epaitegiko presidente Enriqueta Chicanok Kontuen Ganbera bisitatuko du bihar, egoitza ezagutu eta Ignacio Cabeza presidentearekin elkartzeko. Chicano Kontu Epaitegiko beste hiru ordezkarirekin etorriko da: Miguel Angel Torres kontseilaria, Ana Cossio kabineteburua eta Yolanda Perez komunikazio arduradunarekin. Bilera amaiturik, bi erakundeetako ordezkariak Nafarroako Parlamentura joanen dira. Han Unai Hualde lehendakariarekin elkartuko dira.