Argitalpen data
Kontuen Ganberak eta Estatuko gainerako kontrol erakundeek ikasgeletako arrakala digitala murrizteko neurriak aztertuko dituzte, nork bere eremuan. Jakina denez, Pandemiari aurre egiteko banatu diren Next Generation diru-funtsen helburuetako bat zen, hain zuzen, ikasleen arteko arrakala hori murriztea, ikasle zaurgarriek ere teknologia berriak erabiltzeko aukera izan dezaten. Diru-laguntzei esker, 300.000 ikasleri eskuko ordenagailua emanen zaie, eta 240.000 ikasgeletan tresna digitalak paratuko dira.
Estatuko kontrol erakunde guztiek lan hori egiteko erabakia Estatuko Kontu Epaitegiko eta gainerako auzitegietako ordezkarien arteko bilera baten hartu da. Kontuen Ganberaren izenean, Ignacio Cabeza lehendakariak parte hartu du.