Skip to main content

Ignacio Cabezak Parlamentuaren iazko kontuei buruzko txosteman eman dio Unai Hualderi

Argitalpen data

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza Unai Hualde Parlamentuko presidentearekin elkartu da gaur goizean, iazko kontuei buruzko txostena emateko.

Txostenak ontzat ematen ditu kontuak, ongi islatzen baitituzte ondare eta finantza egoera, eta baita 2022ko aurrekontu emaitza ere. Legezkotasunaz ere aldekoa da iritzia, Parlamentuaren kudeaketa ekonomikoa legediaren araberakoa baita.

Iaz, Nafarroako Parlamentuak 12,5 milioi gastatu zituen. Gastu nagusia langileriarena da: 7,6 milioi. Ohiko transferentzietan hiru milioi gastatu zituen, eta ondasun eta zerbitzuen erosketetan 1,6 milioi.

Parlamentuko langilerian 2,8 milioi gastatu ziren. Parlamentuak 76 profesional ditu, aldi baterakoak (3) eta talde parlamentarioetako laguntzaileak (13) kontuan hartuz.

Funtzionario postuak 60 dira. Horietatik 34 beterik daude, eta 26 bete gabe. Azken horietatik gehienak (24) kontratatuek betetzen dituzte.

Parlamentarien soldatetan 1,6 milioi gastatu zen iaz.

Parlamentu-taldeek 2,8 milioiko laguntza jaso zuten iaz, 2019ko hauteskundeetan lorturiko emaitzen arabera banatuak. Navarra Sumak jaso zuen diru gehien (935.000 euro) eta Izquierda-Ezkerrak laguntzarik txikiena: 182.000 euro. Talde gehienek beren alderdi edo koalizioei ematen diete jasotakoren zati handiena edo guztia.

Alde horretatik, Kontuen Ganberak funts mugimendu horiek Parlamentuko taldeen eta alderdi politikoen arteko hitzarmenetan islatzea eskatua du. Horretarako, taldeen diru-laguntzen araua aldatu beharra dago. Parlamentuko Mahaiak kontua atzeratzea erabaki du, ekainaren 16an osatuko den Parlamentuaren esku uzteko.

Txostenak beste gomendioren bat eskaintzen du. Horietako bat, Parlamentuak ahaleginak egin ditzala langileriaren aldi baterakotasun tasa handia gutxitzeko.

Irudian, Unai Hualde eta Ignacio Cabeza gaur goizeko bileran.