Skip to main content

65 urte kazetaritza-ikasketak Kontuen Ganberan hasi zirenetik

Argitalpen data

1958ko abuztuaren 4a, duela 65 urteko argazkia. Uda hartan, Nafarroako Unibertsitateak kazetaritzari buruzko udako ikastaro bat antolatu zuen Kontuen Ganberan, uztailaren 1etik irailaren 20ra. Antonio Fontanek zuzenduriko ikastaroan hogeita hamar bat ikaslek parte hartu zuten. Bakoitzak bostehun pezeta (hiru euro) ordaindu zituen. Udako ikastaroaren harrera ikusita, Nafarroako Unibertsitateak Kazetaritza Institutua sortu zuen. 1958ko larrazkenean jarri zen martxan, Kontuen Ganberan, Fontanen zuzendaritzapean. Irudian, udako ikastaroan parte hartu zuten ikasle batzuk, horien artean Jose Miguel Ibañez, Pablo Vial, Javier Selles, Jesus Mari de Juana, Jose Joaquin Muñoz, Luis Nuñez, Jesus Alanis eta Esteban Lopez-Escobar.

(Argazkia: Nafarroako Unibertsitatea/Galle)