Skip to main content

ASOCEX

Ignacio Cabeza itxaron zerrendei buruzko txostenak mintzatu da kazetarien aitzinean

Argitalpen data

Kontuen Ganberako lehendakaria itxaron zerrendei buruzko txostenaz mintzatu da kazetarien aitzinean. Kontuen Ganberan berean eginiko agerraldian, Cabezak datu bat nabarmendu du: azken bost urteotan, Osasunbideko itxaron zerrendak %29 igo direla. Horren ararazoi nagusiak bi direla adierazi du. "Biztanleriaren zahartzea, batetik, eta Covid-19aren ondorioak, bestetik. Arazo korapilatsu eta orokortua dela azpimarratu ondoren, gomendio batzuk aipatu ditu. Hasteko, itxaron zerrenden atzean dauden arrazoiak ongi aztertu behar direla, ondoren planifikazio eta kudeaketa hobetzeko. Hiru osasun eremuen arteko koordinazioa hobetzeko beharra ere nabarmendu du, baliabideak modu integralean kudeatzeko.