Skip to main content

ASOCEX

Kontuen Ganbera, Instagramen

Argitalpen data

Kontuen Ganberak Instagramen profil bat ireki du @camaradecomptos izenekoa. Bertan bideo didaktikoak, argazkiak, datuz betetako infografiak, alderatze-grafikoak, instastorieen bidezko inkestak eta abar aurkituko dituzue. Testu eta guzti.

Erakundeak Twitterreko eta YouTubeko kontuak izanda ere, Instagram bezalako plataforma batean egoteak gazteekin konektatzeko aukera ematen ziola ohartu zen. Azpimarratzekoa baita, erabiltzaileen batez besteko adina 35 urtekoa dela.

Beraz, esan daiteke, sare sozial honek profil berriekin jarduteko aukera emateaz gain, gure eduki konplexu eta korapilatsuak bisualago eta atsegingarriago egiteko askatasuna ematen digula. Ezin baitugu ahaztu Nafarroako diru publikoarekin egiten dena, guztioi eragiten digula.  Hortaz, ahalegin guztiak egin nahi ditugu gure lanaren berri ahalik eta hobekien zabaltzeko. Horretarako, dudarik gabe, sare sozialak ere behar-beharrezkoak ditugu.