Skip to main content

ASOCEX

Ignacio Cabeza kontu epaitegietako beste presidenteekin elkartu da Sevillan

Argitalpen data

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak Asocex elkarteko kideen bileran parte hartu du gaur eguerdian Sevillan, Andaluziako kontu epaitegiko egoitzan. Asocex Estatuko autonomietako kontu epaitegiek osatua da. Gaurko bileran presidente guztiak izan dira.

Presidenteek fiskalizazio gida batzuk onartu dituzte, honako gaiei buruzkoak: langileriaren gastuak, ondasun eta zerbitzuen erosketa, diru-laguntza, zibersegurtasuna eta informazio teknologiak.  Energia-eraginkortasunaz eta hezkuntza arloko digitalizazioaz egin nahi duten lanen inguruan ere mintzatu dira.

Andaluziako Kontu Epaitegiak 35. urteurrena ospatuko du bihar. 

Argazkian, kontu epaitegietako presidenteak gaur Sevillan eginiko bilera hasi aurretik.