Kontuen Ganberako lehendakaria Sodena sozietate publikoak Parquenasa enpresari eginiko diru-ekarpenei buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan. Txostena EH Bildu taldeak eskatua egin zen. Parquenasa Senda Viva parke naturala kudeatzen du.
Cabezak azaldu duenez, Parquenasa 2001eko azaroan sortu zen. Sorreran Sodena sozietate publikoak eta lau kide pribatuk parte hartu zuten: Parque de Atracciones Turismo y Actividades lúdicas internacional S.L. %25), Grupo Corporativo Empresarial de la Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Navarra (%15), Construcciones Sanzol S.A. (%10) eta Grupo La Información S.A. (%5).
Geroztik, akzioen sal-erosketa batzuk egin izan dira, beti ere enpresa taldekideen artean. Kideetan zein partizipazio portzentajean aldaketak izan dira, baina akzio berririk ez da atera. Aldaketa bakarra akzioen balioa da. Izan ere, bitan kapital-gutxitzea egin da, galerak konpentsatzeko. Horren ondorioz, hasierako 9 milioiko kapitala 1,8 milioira jaitsi da.
Hasieratik, Parquenasak diruzaintzako zailtasunak izan ditu. “2004an, Nafarroako Gobernuak eta Sodenak laguntza finantzarioa eta kudeaketaren kontrola Sodenaren esku uztea erabaki zuten”, esan du Cabezak. Izan ere, bankuetan finantzaketa lortzerik ez zegoen; bestetik, kide pribatuek ez zuten diru-ekarpenik egin nahi. Sodenak, beraz, Senda Vivari eusteko apustua egin zuen, “inbertsio estrategiko”a dela argudiatuz. Horren ondorioz, Administrazio Kontseilua desagertu eta Sodena administrari bakar bihurtu zen.
Cabezak azal duenez, parkea saltzeko aukera gutxi zegoela ikusita, Sodenak bere akzioak Arena kiroldegia eta Baluarte kudeatzen dituen Nicdo sozietate publikoaren esku uztea erabaki zuen. “Sal-erosketak aurtengo urtarrilean gauzatu zen. Prezio sinbolikoan egin zen sal-erosketa: euro bat. Aurten ere, finantzaketa publikorako eredua aldatu da. Maileguak eman beharrean, itzuli beharrik gabeko diru-laguntza zuzena hobetsi da. Kultura Departamentuak, aurten, 5,8 milioiko diru-laguntza du aurreikusia Parquenasari emateko”.
Cabezak emaniko datuen arabera, Sodenak 89 milioiko diru-ekarpena egin dio Parquenasari. “Ez dirudi Parquenasa mailegua itzultzeko gai denik”, esan du. Kide pribatuei ere ezin zaie deus eskatu, sozietate anonimo batean kideak hasierako diru-ekarpena egitera baizik ez baitaude behartuak”. Haren ustez, “ez da batere koherentea” Parquenasa enpresa pribatua izatea, arriskua eta dirua administrazio publikoak bere gain hartzen dituenean. Horregatik, enpresa publiko bihurtzea proposatu du, kide pribatuei beren parte-hartzea prezio sinbolikoan erosiz.
Kontuen Ganberako lehendakariaren azalpena amaiturik, parlamentari-taldeetako ordezkarien txanda izan da. EH Bilduko Adolfo Araizek Kontuen Ganbera zoriondu du, “lehen aldiz administrazio publikoak Parquenasari eginiko diru-ekarpenari buruzko informazio osoa dugulako”. EH Bildu enpresa publiko bihurtzearen aldekoa dela gaineratu du.
UPNko Ana Elizaldek Senda Vivari eustearen alde hitz egin du, “turismoa erakartzeko tresna ona delako”. Erabaki batzuk hartu beharko direla onartu du, “baina beti ere, parkeari eusteko”. EH Bilduk parkea desagerrarazi nahi duela esan du, “politikoki interesik ez duelako zona hartan”.
PSNko Javier Lekunberriren ustez, “txostena oso zehatza da”. Haren ustez, Senda Viva “proiektu konplexu eta arriskutsua da, baina estrategikoa, Erriberak behar duelako”. Parquenasa publiko egitearekin bat egin du.
Geroa Baiko Mikel Asiainek parke naturalaren eragin sozioekonomikoaz hitz egin du. “2022an, 14 milioiko eragina izan zuen. Badira administrazio publikoaren laguntzari esker bizirik dauden bestelako enpresak, batzuk udalek sortuak”.
PPko Garcia Malok Parquenasa publiko egiteak dakartzan ondorioez hausnarketa egin beharra dagoela esan du. PPk taldeak parkearekin bat egiten duela adierazi du,
Haren eragin sozioekonomikoagatik.
Zurekin taldeko Miguel Garridok kide pribatuen jokamoldea gaitzetsi du. “Ez dute diru-ekarpenik egiten, eta akzioak saltzeari ere uko egiten diote”. Haren ustez, “90 milioiko diru-ekarpena galdu eginen da. Eragin sozioekonomikoak esfortzu hori merezi duen aztertu beharko dugu”,
Voxeko Maite Nostik, azkenik, Senda Vivan eginiko inbertsioa “garrantzitsutzat” jo du, zonara eramaten duen turismoagatik. Bideragarritasun plan bat eskatu du, “parkea oso inportantea delako Arguedasen eta inguruko beste herrien garapenerako”.
U
in sozioekonomikoak esfortzu hori merezi duen aztertu beharko dugu”,
Voxeko Maite Nostik, azkenik, Senda Vivan eginiko inbertsioa “garrantzitsutzat” jo du, zonara eramaten duen turismoagatik. Bideragarritasun plan bat eskatu du, “parkea oso inportantea delako Arguedasen eta inguruko beste herrien garapenerako”.